Gobierno Vasco

MENDIZALETASUNA

Zumaiako Herri Eskolak, mendizaletasuna sustatu nahian, aukera ematen die 1. mailatik gora dauden haurrei, mendi irteeretan parte hartzeko. Inda Mendi Elkarteak antolatzen ditu irteera hauek.

Kurtso hasieran banatzen zaien orrian izena eman dezakete (izenemate hau dohanik da) eta gero urtean zehar haurrak edo familiak erabakitzen duen irteretan hartuko dute parte. Autobusa edo trena behar izanez gero, egun horretan ordaindu beharko du.

Haurrak aukera du, eskolarteko mendi lehiaketan parte hartzeko. Eta sailkatu ahal izateko, hau da, finalista izateko, Indamendik antolatutako 6 ibilbide eta ibilaldi neurtua ( guztira 7 irteera) egin beharko ditu irailetik ekaina bitartean. Dena delakoagatik, ibilaldi neurtua egiterik ez balu, horren ordainetan beste bi ibilbide egin beharko ditu (guztira 8 irteera).

Finalista izatea lortuz gero, diploma bat jasoko du hurrengo ikasturtean egiten den “Finalista egunean” (urriko 3. igandean). Egun horretan ibilaldi bat egingo da lehiaketari ofizialki amaiera emateko.

INDA MENDI

Honetaz gain, Inda Mendi elkarteak bere lehiaketa antolatzen du urtarriletik abendura bitartean, eta nahi duten haur guztiek hartu dezakete parte. Baldintza nagusia da Indamendi elkarteko bazkide izatea eta federatuta egotea (15 € inguruko kostoa du eta web orrian ikus dezakezue informazioa: www.indamendimb.eus). Gainera gutxienez 5 urte eta gehienez 18 izan behar ditu.

Lehiaketa honetan bi maila bereiztuko dira finalista izateko:

Infantila: 5-13 urte, gutxienez 12 irteera eta 6 gutxienez Inda Mendi elkartearekin (gainontzeko 6ak gurasoekin bakarrik egin ditzake).

Jubenila: 14-18 urte, gutxienez 20 irteera eta 10 gutxienez Inda Mendikin (gainontzeko 10ak gurasoekin bakarrik egin ditzake).

Urtea bukatu ondoren, finalista izan daitekeen gazte bakoitzak Bazkunaren egoitzan aurki dezakeen orria beteko du, eta bertan utzi beharko du urte berriaren urtarrilaren 15a baino lehen.

Bazkunak baldintzak bete direla ziurtatu ondoren Finalista izendatuko du eta Inda Mendi egunean (maiatzaren hirugarren igandean) oroigarri bat jasoko du.

Laburbilduz, haur bakoitzak aukera du eskola kirolean parte hartzeko, Indamendiko lehiaketan edo ta bietan. Baina izena eman izanak ez du behartzen irteeretara joatea, ezta leihaketan parte hartzea ere. Gogoa duenian joango da.

ESKOLA KIROLEKO LEHIAKETA

INDA MENDIKO LEHIAKETA

  • Irailetik ekainera bitartean

  • 1. mailatik aurrera

  • 7 irteera ( Guztiak Indamendik antolatzen dituenak)

  • Diploma jasoko du hurrengo ikasturteko urrian “Finalistaren egunean”,

  • Urtarriletik abendura bitartean

  • 5 urtetik aurrera

  • 12 irteera (6 gutxienez Indamendik antolatzen dituenak)

  • Oroigarri bat jasoko du hurrengo urteko “Indamendi egunean”.

 

© Zumaiako Herri Eskola
Telefonoa: 943861037 | Telefonoa: 943861693 | Fax: 943862501 | 012972aa@hezkuntza.net