Gobierno Vasco

                       

2019/05/26
Al As Az Og Or Lr Ig
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2
2019/05/26 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

OPORRAK

Ostiralean, apirilak 12, eguerdiko 13:00etan oporren hasiera.


Jangelako ikasleak:

HH: 13:30etik 14:00etara jasotzea komeni da (Patio txikitik).

LH: 14:00etatik 14:30era jaso behar dira (Alai 8 atzeko atetik).

 

OPOR BUELTA: maiatzaren 2a, osteguna


Ondo pasa eta Aupa San Telmo!

 


 

21. KORRIKA

2019-04-11

Gure sorkuntzatik Zumaiako Herri Eskolak bere KLIKA egin zuen Euskararekin; eta urteak dira Korrikan parte hartzen dugula gure “Korrika Txikiarekin”. Aurten, Korrika Zumaiatik eskola-orduetan igarotzen dela kontuan izanik KLIKA egin berarekin eta Korrika Handian hartuko dugu parte. KLIKA egingo dugu Euskararen hurrengo fasea Klikatuta: akzioa eta konpromisoa.

 

KLIKA EUSKARAREN ARO BERRIARI, EUSKARAZ HITZ EGITEARI.

 

EGITARAUA

PROGRAMA

                        

ABESTIA ETA BIDEOA

KOREOGRAFIA

 


HEZKUNTZA TERTULIA

Seme alabak aurre nerabezaroan sartzen direnean  beraiekin erlazionatzeko era eta kezkak aldatu egiten dira. Sarritan, honelako galderak egiten ditugu:  Zer gertatzen zaio? Beste guztien ustezko permisibitatearen aurrean, guk gurasok nola jokatu behar dugu?

GAIA: “Nire semea-alaba aurre nerabezaroan sartu da, eta orain zer?”

EGUNA: Apirilaren  3a, asteazkena.

ORDUA: 17:30etik 19:30era

NON: Sagarbidea eraikineko aretoan

NORI ZUZENDUA: Lehen hezkuntza 4. , 5. eta 6. mailako  ikasleen gurasoei.


IZENEMATEA


 

BOLA ETA TOKA


Martxoaren 13tik 15era Sagarbideko gimnasioa bolatokia eta toka gunea bihurtu zen Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailako ikasleentzat. Gipuzkoako Bola eta Tokako Federaziotik Zarautzeko begiraleak etorri ziren bi modalitate hauen berezitasunak ezagutu eta bietan jolastera: materialaren ezagutza, oinarrizko arautegia, gorputzaren jarrera eta keinuak… a! eta batez ere punteria!

Primeran pasatu genuen! Eskerrik asko!

 

 

ESKOLA BIDEAK

© Zumaiako Herri Eskola
Telefonoa: 943861037 | Telefonoa: 943861693 | Fax: 943862501 | 012972aa@hezkuntza.net