Gobierno Vasco

HEZKUNTZA TERTULIA

Seme alabak aurre nerabezaroan sartzen direnean  beraiekin erlazionatzeko era eta kezkak aldatu egiten dira. Sarritan, honelako galderak egiten ditugu:  Zer gertatzen zaio? Beste guztien ustezko permisibitatearen aurrean, guk gurasok nola jokatu behar dugu?

GAIA: “Nire semea-alaba aurre nerabezaroan sartu da, eta orain zer?”

EGUNA: Apirilaren  3a, asteazkena.

ORDUA: 17:30etik 19:30era

NON: Sagarbidea eraikineko aretoan

NORI ZUZENDUA: Lehen hezkuntza 4. , 5. eta 6. mailako  ikasleen gurasoei.


IZENEMATEA


 

Familian ditugun hartu eman estiloak izugarrizko garrantzia  eta eragina  dute seme-alaben ongizatean eta garapenean.  Heziketa tertulian  aukera izango dugu gelditu, pentsatu eta adin bereko seme-alabak dituzten  gurasoekin esperientziak  partekatzeko. 

Bertan, besteak beste aztertuko da:

  • Aurre-nerabeen hainbat ezaugarri.

  • Hartu emanak sendotzeko zer egin aztertu.

  • Adin honetan internet, teknologia desberdinen erabileraren onurak,  arriskuak eta mugak.

  • Adin honetan lagunen arteko  lehen irteerak.

Saioa ikastetxeko aholkulariek gidatuko dute.

 

© Zumaiako Herri Eskola
Telefonoa: 943861037 | Telefonoa: 943861693 | Fax: 943862501 | 012972aa@hezkuntza.net