Gobierno Vasco

ESKOLA BIDEA

ZER DA “ESKOLA  BIDEA” PROIEKTUA?

Proiektu honek ikasleen autonomia eta eskolara joateko modu osasuntsuak bultzatu nahi ditu.

NORK HARTUKO DU PARTE?

Zumaiako Herri Eskolan diagnostikoa garatzen laguntzeko Lubaki Guraso Elkarteak dirulaguntza lortu du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailetik. Diru-laguntza hau 2013-2020rako Osasun Planaren MUGIMENT proiektuko MUGIKASI estrategiaren barruan sartzen da.

Ondoren, Udalari interesantea iruditu zitzaion eta herriko beste ikastetxeari ere planteatu zion. Denok batera hartuko dugu parte proiektu honetan.

NOLA BURUTUKO DA?

Proiektuaren jarraipena egingo duen mahai teknikoan Udaleko ordezkariak, Zumaiako bi ikastetxeetako zuzendaritzak zein guraso elkarteetako ordezkariak eta proiektuko hainbat jarduera aurrera eramango dituen Projekta Urbes enpresa daude. Lehen bilera otsailaren 16an egin zen.

Laster batean datuak biltzeko galdeketak eta behaketak egingo dira. Zumaiako Herri Eskolako HHko zein LHko haurren eta gurasoen artean galdeketak banatuko ditugu. Datu bilketa hau arrakastatsua izan dadin guztion parte-hartzea ezinbestekoa delarik.

Zuen partaidetza aurrez eskertu nahi dizuegu.

Informazioa eguneratzen joango gara webgune honetan bertan.

© Zumaiako Herri Eskola
Telefonoa: 943861037 | Telefonoa: 943861693 | Fax: 943862501 | 012972aa@hezkuntza.net