LAGUNTZA ETA AHOLKULARITZA MINTEGIA

 

Ikasleek beren eskola ibilbidean izan ditzaketen beharrei erantzuteko eratuta dago. Laguntza hau, beharren arabera, hiru eremutan burutu daiteke:

- Irakasleei aholkularitza emanaz eta formazioa burutuz.

- Ikasleei curriculum garapenerako izan ditzaketen zailtasunak gainditzen laguntzeko atentzio berezia eskeiniaz.

- Familiei aholkularitza eskeiniaz.

OSAKETA

Aholkularia.

Pedagogia Terapeutikako irakasleak (PTak).

ALE irakaslea.

HLE (Hezkuntza laguntzako espezialistak).

Indartze neurriak eta Euskara indartze saioak ematen dituzten irakasleak.

IKASTETXEAN BERTAN EMATEN DIREN ZERBITZUAK

- Logopedia.

- Psikomotrizitate terapeutikoa.

- Fisioterapia.

- BIDELAGUNA: LH5 eta LH6. mailako ikasleek eskolaz kanpo curriculum indartze saioak.

- Euskara eta curriculum indartze saioak eskola ordutan.

 

Gainera, Ikastetxeko Laguntza zerbitzua koordinatuta dago kanpoko laguntza zerbitzuekin:

- Gizarte zerbitzuak

- Berritzegunea

- Hezkuntza Hezitzaileak

- CRI, ASPACE, OSAKIDETZA...