IRADOKIZUNAK ETA ERREKLAMAZIOAK EGITEKO PROTOKOLOA

 

ZUMAIAKO HERRI ESKOLA-n eskaintzen dugun hezkuntza zerbitzuaren kalitate maila etengabe hobetzen saiatzen gara. Horretarako, ikasle, irakasle, langile zein gurasoen partaidetza bultzatzen dugu.

Hala, Eskolan ohiko harremanetan ematen diren egoera zehatz eta bereziak baloratzeko, edo zure iritzi, kexa, iradokizun nahiz erreklamazioak guri helarazteko, aukera hauetako bat erabil dezakezu:


-Erreklamazio / iradokizun orria eskuratu (idazkaritzan edo web orrian), bete eta idazkaritzan edo ikastolako buzoian utzi.


-Erreklamazio / iradokizun formularioa on-line bete (eskolako web orri honetan).