LGTBI FOBIAREN AURKAKO EGUNA

Zumaiako Herri Eskolak egunerokotasuneko “normatibitatean” modu batera edo bestera baztertuak diren kolektiboekin bat egiten du  maiatzaren 17ko LGTBI fobiaren aurkako egunean, hau da lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexual kolektiboarekin.

BIDEOA

 

FAMILIA EGUNA

Joan den maiatzaren 15ean, familien nazio arteko eguna izan zen. Hau dela eta, gai desberdinen inguruan lagungarri izan daitezkeen zenbait bideo lotura bidaltzen dizkizuegu.

LOTURAK

 

HAURRESKOLETAKO MATRIKULAZIO DATAK

Matrikulazio epealdia IREKI da ZUMAIAKO ESKOLA TXIKIA ETA ARRANGOLETA HAURRESKOLETAN.

  • Maiatzaren 21etik ekainaren 8ra (biak barne) ONLINE (www.haurreskolak.eus) egiteko aukera egongo da.
  • Ekainaren 1etik ekainaren 8ra (biak barne) AURREZ AURREKO arreta egongo da aurreskoletan (9:00etatik 14:00etara).

Informazio gehiagorako: eskolatxikia.zumaia@haurreskolak.eus eta arrangoleta.zumaia@haurreskolak.eus

ESKOLA TXIKIA HAURRESKOLAKO BIDEOA

ARRANGOLETA HAURRESKOLAKO BIDEOA

 

 

HAURRESKOLETAKO MATRIKULAZIOA

2020-05-11

Aurten bizi dugun egoera berezia dela eta Eskola Txikia eta Arrangoletako haurreskolek ate ireki presentzialik ezingo dugu egin. Haurreskoletan matrikulazio aldia laster izango dela jakinarazi nahi dizuegu (2019an eta 2020an jaiotako haurrentzat).

Argazkiak

Zehaztapenak jakin bezain azkar izango duzue gure berri. Dena den, gure haurreskoletako ateak urte osoan dituzue irekita, gu eta gure haurreskolak ezagutzeko. Edozein zalantza izanez gero, jarri lasai gurekin harremanetan:  

ARRANGOLETA HAURRESKOLA

arrangoleta.zumaia@haurreskolak.eus

https://sites.google.com/view/arrangoletahaurreskola/orri-nagusia

ESKOLA TXIKIA HAURRESKOLA

eskolatxikia.zumaia@haurreskolak.eus

Bideoa

 

ONDO IZAN ETA ZAINDU!

 

AITA MARIKO JOLASTOKI BERRIA

2020-05-05

 

Ekosistema Hezitzaile garen eraldaketa honetan; oraingoan, Aita Mariko jolastokiari iritsi zaio txandaKiroletako kantxa handia erabat aldatu dugu, naturarekin lotutako hainbat txoko eta gune berri sortzeko.

Ekosistema: habitat jakin batek eta bertan bizi diren izaki bizidunek osatzen duten sistema naturala da. Horrela gure ikasle txikienetarikoak Herri Eskolako habitat berri honetan heziko dira, eta horretarako aukera anitz eta naturarekin kontaktuan eraikitzea lortu dugu.

Hezitzailea eta Naturala izateaz gain, ekosistema berri hau Integratzailea ere bada. Bertan, edozein ikaslek jolastu eta harreman berriak egiteko, eta egindakoak indartzeko aukera izango baitu.

ARGAZKIAK