EUSKARAREN EGUNA 2019

2019-11-28

EUSKARAREN EGUNA izango dugu abenduaren 3an. Honen harira, Zumaiako Herri Eskolan  egitarau oparoa prestatu dugu eskolako komunitatea osatzen dugun guztion artean.

Egunaren aurretik, mailaz maila prestaturiko leloak leihoetan eta bi eraikinetako toki esanguratsuetan  jarriko dira. Eta emanaldirako abestiak entseiatzen ibiliko gara.

EGITARAUA

ZINEA EUSKARAZ: "YUGO ETA LALA"

2019-11-28

Abenduaren 2an, goizeko 9:45ean,  Herri Eskolako HH5, LH1 eta LH2ko ikasleak Aita Mari zinema aretora joango dira “Zinema Euskaraz” kanpainaren barruan, “Yugo eta Lala” pelikula ikustera.

Lagun artean, “Hodeietako Erresuman” izugarrizko abenturak pasatzeko prest? 

GOZATU ZINEA EUSKARAZ!                

AZAROAREN 25a: EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

2019-11-22

Tratu onetan hezi, elkar errespetatuta bizi! Emakumeen kontrako indarkeriari EZ! 

Zumaiako Herri Eskolaren eguneroko lana eta aldarrikapena.

Zoritxarrez, emakumeen kontrako indarkeria matxista egunero ematen denez, horren kontra kontzientzia hartzeko, eta gure gizartetik horrelako jarrerak betirako desagertzeko, txikitandik lan egin behar dugu esparru guztietan: etxean, eskolan, kalean… genero berdintasuna landuz.

BIZIKASI EKIMENA: ESKOLA JAZARPENAREN KONTRAKO HAUSNARKETA

2019-11-21

Urola bailarako eskola publikoko irakasleok Bizikasi ekimena dela eta, eskola jazarpenaren inguruko hausnarketa egingo dugu gaur eta bihar Azpeitiko Basazabal jauregian.