BIZIKASI: DENON ONGIZATEAREN BILA ZUMAIAKO HERRI ESKOLAN

2020-02-18

Ikasle guztien ongizatea bermatzeko egiten ari garena eta egingo duguna zuekin partekatzeko, bilera batetara gonbidatzen zaituztegu.

Denok begirada berdina izatea eta zuen iritzia jasotzea garrantzitsua denez, zuen partehartzea espero dugu,

Eguna: Otsailak 19

Lekua: Aita Mariko jangela

Ordua: 18:00

 

INAUTERIAK 2020 HERRI ESKOLA

Jakina! Betidanik, Zumaiako Herri Eskola, Euskal Kulturan sustraituta egon da, eta horren froga ikusgarriena inauterien garaia iristen denean antzematen dugu: Zumaia guztia dantza, kolore eta mozorroz betetzen baitugu.

Aurten ere, Euskal Inauterietan oinarrituta ikuskizun aparta prestatu dugu: gure kulturako hainbat pertsonai eta dantzekin.

Pertsonai bakoitzaren mozorroak eta istorioak blogetan dituzue.

Etor zaitez dantzatzera! Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!

ORDUTEGIAK, ANTOLAKETA ETA DANTZAK

HERRI ESKOLAKO SANTA ESKEA ZUMAIAN 2020

2020-02-06

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Zumaiako kaleak baserritar bete ziren arratsaldean. Herri Eskolako ikasle eta irakasleok, bakoitza bere makilarekin, parada egiten genuen toki bakoitzerako ikasleek sortu eta landutako koplak abestu genituen; bakoitzari berea eskatuz, horregatik baita Santa Eskea.

Zumaian zehar giro ezin hobea jarri genuen trikitilari eta pandero-joleekin, usadiozko koplak eta berriak abestuz.

Eskerrik asko denoi! Batez ere, laguntzen diguten pandero-jole eta trikitilariei.

Usadioak markatzen duen bezala datorren urte arte!