Uneko Gunearen Egutegiak

AZAROAREN 25a: EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

2019-11-22

Tratu onetan hezi, elkar errespetatuta bizi! Emakumeen kontrako indarkeriari EZ! 

Zumaiako Herri Eskolaren eguneroko lana eta aldarrikapena.

Zoritxarrez, emakumeen kontrako indarkeria matxista egunero ematen denez, horren kontra kontzientzia hartzeko, eta gure gizartetik horrelako jarrerak betirako desagertzeko, txikitandik lan egin behar dugu esparru guztietan: etxean, eskolan, kalean… genero berdintasuna landuz.

BIZIKASI EKIMENA: ESKOLA JAZARPENAREN KONTRAKO HAUSNARKETA

2019-11-21

Urola bailarako eskola publikoko irakasleok Bizikasi ekimena dela eta, eskola jazarpenaren inguruko hausnarketa egingo dugu gaur eta bihar Azpeitiko Basazabal jauregian.

"ENCODIGO": IRAKURKETA-IDAZKETA TRESNA DIGITALA

2019-10-31

Irakurketa-idazketa prozesua betidanik izan da garrantzitsua ikasleen gaitasunak garatzeko orduan.

Prozesu hori motibagarriago izateko eta ikasitakoa barneratuta gelditzeko, aurtengo ikasturte hasieran Formazio saioa  izan genuen “Encódigo software hezitzailea” ezagutzeko.

Irakurketa-idazketa tresna digital honen aukerak eta onurak ikusita, Zumaiako Herri Eskolak, on-line lizentzia erostea erabaki zuen.

MUGIMENDU AUTONOMOA HAUR HEZKUNTZAN

2019-10-22

Zumaiako Herri Eskolan, ikasturte berriarekin batera, Haur Hezkuntzan Mugimendu Autonomoaren dinamika sendotzen eta besteekin partekatzen  jarraitzen dugu.

Eskola askotan ere, aldaketak burutzen ari dira baina, oraingoan , gure eredua ezagutzera Elorrioko ikastetxekoak etorri zaizkigu; esperientziak partekatu, espazioak aurkeztu eta elkar elikatzeko unea izan da.