HIZKUNTZA PROIEKTUA

Arduraduna: Ana Iraola

Hizkuntzen irakaskuntzari eta haien erabilerari dagozkien alderdien planifikazioa ikastetxearen Hizkuntza Proiektuan jasoko da. Proiektu honek garatu egingo ditu hezkuntza-komunitateak onartu eta Hezkuntza Proiektuak biltzen dituen irizpideak, hizkuntzak ikasteari eta irakasteari buruzkoak, eta hizkuntzen trataeraren ildoak markatuko ditu Curriculum Proiektuan.

Zumaiako Herri Eskolako Hizkuntza Proiektua, lagungarri eta erabilgarri izan nahi du hezkuntza-komunitate guztiarentzat, denok, modu koherentean eta sistematikoan, bertako ikasleen ezaugarriei eta beharrizanei egokituta, Hizkuntzaren erabilera egokia egin dezagun.