ZAINDU ANIZTASUNAREN LORATEGIA

  • 2019-05-17 |

NAIZENA NAIZELA ONARTU

 

Maiatzaren 17an LGTBIQ pertsonen nazioarteko eguna izan zen. Pertsonak pertsona bezala errespetatu behar dugula, eta sexu-orientazio edo generoa kontuan eduki gabe denok ESKUBIDE BERBERAK DITUGULA aldarrikatzeko eguna.

Badakigu hori uneoro eta egunero egin behar dugula, eta ez ahazteko Herri Eskolako ikasleek aniztasunaren lorategia landatu dugu; aniztasun hori errespetatu eta zaintzeko.