MILA ESKER GALDETEGIAK BETETZEN ESKOLA BIDEAK PROIEKTUAN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI

  • LUBAKI GURASO ELKARTEA

Otsailaren 16an, mahai teknikoaren lehen bilerarekin, abiatu zen Zumaian Eskola Bideak izeneko proiektua.

Martxoaren bigarren astean Proiekta enpresakoak ibili dira eskolan behaketak egiten eta gurasook galdetegi bat jaso genuen etxean gure haurrek eskolara joateko dituzten ohituren inguruan galdetzeko. Haurrek ere eskolan bete dute eurei zuzendutako galdeketa irakasleen laguntzarekin. Datu guzti horiek behar beharrezkoak izango dira familiek eskolara joateko moduen inguruko diagnosi bat egiteko.

Horregatik, lerro hauen bidez Zumaiako Herri Eskolako Lubaki Guraso Elkartetik eta Zumaiako Herri Eskolatik eskerrak eman dizkizuegu parte hartu duzuen guraso, irakasle eta ikasle guztiei, zuen laguntza ezinbestekoa izango baita diagnosia egiteko. MILA ESKER GUZTIOI.

Informazioa eguneratzen joango gara webgune honetan bertan.