PLAN DE CONVIVENCIA

Arduraduna: Ainhoa Barkaiztegi

Elkarbizitzaren lanketa, ikasleak egin beharreko hezkuntza prozesuaren ezinbesteko partetzat ikusten da etapa eta ziklo guztietan.

Ikaslearen hutsegiteak; egindakoaz hausnartzeko, eragindako kalteak erreparatzeko eta aprendizai egokiak ikasi eta barneratzeko erabiltzen dira.

ELKARBIZITZA BEHATOKIA:

2010-11 ikasturtean abian jarri genuen Elkarbizitza behatokia.

Bere xedea, harreman positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen laguntzea da. Ikastetxearen espazioan eta ekintza guztietan tratu ona eta guztion aukerak bultzatuz.

Elkarbizitza Behatokiko taldea, horrela dago osatuta:

. Ikastetxeko ikasketa burua.

. Irakasle 1.

. Gurasoen ordezkari 1.

. Landuko den espazioko arduradun bat edo landuko den gaien aditua den pertsona.

Sortu danetik gai ezberdinak aztertu dira: Jolastokiko gune ilunak; Jangelako elkarbizitza; Eskola Kirola

 

2017-18 ikasturtetik patioak, bertako espazioak eta hor ematen diren elkarbizitza egoerak eta harremanak aztertzen ari gara.

INFORMAZIO GEHIAGO